Bilbondo Merkataritza Parkeak ‘Urban Mobility Days’ kanpaina antolatu du uztailean, garraiobide jasangarriak sustatzeko eta herritarrak ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten garraiobideen garrantziaz kontzientziatzeko. Bilbondoko aparkalekua bisitatzen dutenek ibilgailuak, bizikletak eta patinete elektrikoak probatzeko aukera izango dute.
Ekitaldiaren aurkezpenean Gorka Retes egon zen, ibilgailu elektrikoen erabiltzaileen elkarteko Bizkaiko eta Euskadiko ordezkaria, herrialde osoan 6.000 bazkide dituen elkartea. Retes auto elektrikoen defendatzaile sutsua da, eta auto elektrikoarekin 100 euro baino ez ditu gastatu 50.000 km-etan.
Basauri eta Bilbondo jarraitu beharreko adibide dira. Bizkaian dauden 300 karga-estazio baino gehiagotatik, merkataritza-parkea 8 kargagailu ultralaster ditu, 12 erdi-lasterrak eta beste 24 jarriko dira lurpeko aparkalekuan. Herriko hainbat aparkaleku publikotan ere badaude karga-guneak.
Bestalde, Eduardo Chapa, merkataritza parkearen ordezkaria, esan du: “Garraiobide jasangarriekin dugun konpromisoaren ondorioz, karga-estazioak eta karga-puntuak ezarri ditugu. Gainera, Komunikazioetarako leku estrategiko batean kokatuta gaude”. Asier Iragorri Basauriko alkatea ere aurkezpenean izan zen, eta honako hau gogoratu zuen: “Udalerriak karga elektrikoak sartzearen alde egiten du aparkaleku publikoak berritzen diren heinean”.
Pasaden urtean 140 pertsona baino gehiago joan ziren Bilbondora bigarren urtez jarraian garatzen ari diren ekimen hauen inguruan interesa izateagatik.