Bilbondok 1990ean ireki zituen ateak publikoarentzat, hipermerkatuen formatu klasikoan, galeria komertzial batez. 1993an eta 2002an egindako zabalkuntza-lanen ostean, eskaintzari zenbait denda ertain espezializatu gehitu zaizkio, poliki-poliki, eta era horretan Bizkaiko Merkataritza Parke handi bat izatera iritsi da.
Bilbondok eskualdeko aisialdi eta merkataritzako eskaintza garrantzitsuena biltzen du, ia 40.000 m2-ko merkataritza-azalera batez eta doako aparkaleku zabal eta eroso batez; bere inguruan, 10.000 m2-ko lorategiak ditu, askotariko zuhaitzekin, hala nola haginak, haritzak, arteak, olibondoak… 2012an gauzatutako birmoldaketa-proiektu handinahiaren ostean, kalitatea, diseinua eta erosotasuna elkartzen dira erosketa-esperientzia berri bat eskaintzeko, bezeroa protagonistatzat hartuz.
Halaber, Bilbondoren beste asmo bat da erosketa ekintza ludiko bihurtzea; horregatik, urtean zehar mota askotako jarduerak eskaintzen ditugu, hala nola promozio interesgarri eta erakargarriak, gure bezeroei milaka sari lortzea ahalbidetzen dietenak, eta batez ere txikienei zuzendutako animazio dibertigarrietan parte hartzea.
Bilbondo solidarioa
Bilbondo Merkataritza Parkeak urte osoan, hainbat ongintzazko erakunderekinkolaboratzen du; gutxietsiak laguntzeko kanpainetan hartzen du parte eta kultura, kirola, etab. sustatzea helburu duen inguruko elkarteekin kolaboratzen du.
Bilbondo ingurumenarekin solidarioa da. Hura zaintzeko neurri berriak hartzen ditu, besteak beste, Parkean instalatutako Gune Berdeko hondakinen birziklapena edo energiaren arrazoizko kontsumoa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bere erabiltzaileen nabigazioaren datu estatistikoak eskuratzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula kontsideratzen dugu. Nahi baduzu, zure lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago eskuratu “Gehiago jakin” botoian. Gehiago Jakin onartzea