Bilbondo Merkataritza Parkeak Gizarte Erantzukizunaren kanpaina berri bat jarri du abian, gure lankide iletsuen eskubideez sentsibilizatzeko eta haien edukitza arduratsua sustatzeko, abandonuak murrizteko eta adopzioa bultzatzeko.
Kiwokoren eta ASAAM babeslearen laguntza du ekimenak, eta etxean animalia bat izateko urratsa ematea erabakitzen dutenen konpromiso aktiboa bilatzen du. Izan ere, animalia horiek ez dira desegin beharreko objektuak, baizik eta familiako beste kide bat, maitasuna, segurtasuna, elikadura, mediku-azterketak eta abar behar dituena.
Horretarako, helburua da jarrera arduratsuak eta konpromiso irmoa sustatzea katu, txakur, untxi eta abarren ardura hartzen duten pertsonen aldetik. Helburu horrekin, Bilbondok hainbat ekintza egingo ditu azaroan, hala nola txakurrak eta katuak adoptatzera bideratutako erakusketa bat, sare sozialetako joko interaktibo bat, etab.
Frogatuta dago animaliak osasun-iturri direla jabeentzat, eta ondorio onuragarriak dituztela eguneroko bizitzako alderdi askotan. Horregatik, zaindu ditzagun merezi duten bezala, familiako kide bat gehiago baitira.