Aste Santuko opor hauetan, Bilbondon familia osoarentzako plan ezin hobea proposatzen dizugu: Haurrei zuzendutako Hiri Baratze Tailerrak.
Lau egunez, txikiek barazki desberdinak landatzen ikasiko dute modu praktiko eta dibertigarrian. Egun bakoitzean landatutako hortaliza bat Bilbondon bertan instalatuko den Hiri Baratzean geratuko da. Horrela, parte-hartzaileek hurrengo egunetan etorri ahal izango dute beraiek landatutako landareen hazkundea ikustera.
Gainera, esperientziaren oroigarri gisa, haur bakoitzak brote batekin loreontzi bat eramango du etxera, familian zaintzen jarraitzeko.
Saio bakoitzak honako hauek barne hartzen ditu:
-
Hitzaldi laburra: baratzeei, ohitura osasungarriei eta 0 km-ko elikadurari buruzkoa
-
Jarduera praktikoa kanpoko baratze-lorategietan
-
Landareak identifikatzeko azken tailer txiki bat
🗓 Jardueren egitaraua:
-
Apirilak 10, ostirala | 17:00etatik 20:00etara → Piparrak landatuko ditugu
-
Apirilak 11, larunbata | 17:00etatik 20:00etara → Albaka landatuko dugu
-
Apirilak 17, ostirala | 17:00etatik 20:00etara → Cherry Tomateak landatuko ditugu
-
Apirilak 18, larunbata | 11:00etatik 14:00etara → Piperrak landatuko ditugu
Txikientzat pentsatutako jarduera da, ingurune naturalarekin konektatzen ikas dezaten eta euren elikagaiak hazteko plazera deskubritu dezaten.
15 haur txandako, saio bakoitza ordu eta erdikoa izango da.
Doako jarduera, Leroy Merlin Compact-en lankidetzarekin.
Informazio gehiago Bezeroarentzako Arreta Gunean.
Zure zain gaude Bilbondon!



