Lege-oharrak www.bilbondo.com URL bidez sartu daitekeen webgunerako (aurrerantzean ATARIA) sarrera eta haren erabilera arautzen duten baldintza orokorrak jasotzen ditu. Horren jabe da CATALINA ISLANDS S.M.U. (aurrerantzean ENPRESA), Ronda General Mitre 28-30, Barcelona, helbidea, B85911014 IFK, 94 426 2022 telefono-zenbakia eta info@bilbondo.com posta elektronikoa dituena.
ATARIAN sartzeak eta hura erabiltzeak erabiltzailea bertara sartzean argitaratutako bertsioko baldintza orokorrak espresuki eta erabat onartzen direla esan nahi du, ATARIKO zerbitzu jakinetan aplikatu daitezkeen baldintza bereziak albo batera utzi gabe.
Erabiltzaileak onartzen du ATARIAN eta bertako edukietan sartzea libreki eta kontzienteki gertatzen dela, bere erantzukizunpean.
Erabiltzaileak libreki eta doan sartzen dira ATARIRA, baina ENPRESAK zenbait eduki edo zerbitzuetarako sarbidea mugatzeko eskubidea gordetzen du, sartu aurretik datuak erregistratzea eskatuz.
ENPRESAK edozein unetan ATARIKO aurkezpena, konfigurazioa eta lokalizazioa aldatzeko eskubidea gordetzen du, baita edukiak, zerbitzuak eta haiek erabiltzeko eskatutako baldintzak aldatzeko eskubidea ere, egoki jotzen duenean edo etorkizuneko lege- eta teknologia-aldaketetara egokitzeko xedearekin.Aldaketa horiek ATARIAN argitaratzen direnetik izango dira baliagarriak.
ENPRESAK edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe ATARIRAKO sarrera eteteko eskubidea izango du, arrazoi teknikoak edo segurtasun, kontrol, mantentze-lan, hornikuntza elektrikoaren akats edo beste edozein arrazoi dela eta. Aipatutako etena behin-behinekoa edo behin betikoa izan daiteke. Azken kasu horretan, erabiltzaileei horren berri emango zaie eta horiek, kasuan kasu, zerbitzuetan jasotako informazioa galdu ahal izango dute, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.
Kopia-eskubidearen oharra (copyright).
ENPRESAK du ATARIAREN titulartasuna.Interneteko atari horren gaineko jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude, horregatik, erabiltzailea bertara sartzeak edo erabiltzeak ez du esan nahi inolaz ere aktiboen gaineko erabilera-lizentzia edo eskubideak ematen direnik.
ATARIKO erabiltzaileek edukien erabilera pribatua, pertsonala edo profesionala egin ahal izango dute soilik.Erabat debekatuta dago ATARIA edo bertako elementuak merkataritzako edo legez kanpoko xedeekin erabiltzea.
Ezingo da ATARIAREN erreprodukzio, aldaketa, banaketa edo jakinarazpen publikorik egin ENPRESAREN aldez aurreko idatzizko baimenik gabe.Debekatuta dago ATARIKO edukiak erreproduzitzea, legez baimenduta dagoenean eta jatorria aipatzen denean salbu, edo jatorririk ezean, kontrakoa idatziz baimentzen denean.
Aldez aurretik beharrezko idatzizko baimena ematen den kasuetan, baimenak aurrez aipatutako debeku orokorra ordezkatuko du eta egon daitezkeen erabilera-mugak argi eta garbi adieraziko ditu.
ENPRESAK ez du hirugarrengoek egindako ATARIKO edukien erabileratik eratorritako erantzukizunik hartuko bere gain eta erabiltzaileak eskubideak urratzen dituenean dagozkion ekintza zibil edo penal guztiez baliatu ahal izango da.Erantzukizun-salbuespenari buruzko klausula
ATARIAK Bilbondo merkataritza-parkeari, hura osatzen duten dendei, jarduerei, eskaintzei eta interesgarri izan daitekeen informazio orori buruzko informazioa eskaintzen du.
ATARIAN jasotako edukiak fede onarekin eta erabiltzaileei informatzeko xedearekin landu dira uneoro, hori dela eta, ENPRESAK ez du bere gain hartuko aipatutako informazioaren zuzentasunari edo zehaztasunari dagokion inolako erantzukizunik eta ez du bermatuko bertatik jaso daitekeen informazioaren zehaztasuna eta eguneraketa; hori, era berean, aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango da. ATARIAK ez du izan ditzakeen errore tipografiko, formal edo zenbakizko erroreen erantzukizunik hartuko.
ENPRESAK ez du erabiltzaileek ATARIAZ egin dezaketen erabilera okerraren erantzukizunik hartuko.
1. ATARIAREN funtzionamenduaren erantzukizuna.
ENPRESA izaera teknikoko erroreek eragindako arazoak ahalik eta gehien murrizten ahaleginduko da eta horretarako, ATARIKO zerbitzuak eta edukiak aldi baterako eten ahal izango ditu, mantentze-lanak, hobekuntzak edo konponketak egiteko eta horrek ez dio erabiltzaileari kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko.
Webgunean jasotako zenbait informazio erroreak izan ditzaketen artxibo edo formatuetatik sortu edo jaso direla ohartarazten da, horregatik, ezin da bermatu zerbitzua arazo horiengatik ez etetea edo eragitea.
ENPRESAK ez du erantzukizunik hartuko bere gain erabiltzaileari webgunea kontsultatzetik edo web orrialdeko informazioa edo fitxategiak birbidaltzeagatik egindako kontsultetatik sortutako kalteak direla eta.
ENPRESA ez da erantzule egingo zerbitzua eteten denean edo gaizki funtzionatzen duenean, jatorria ustekabekoa edo ezinbestekoa denean edo bere kontrolpetik ihes egiten duten arrazoiak direnean.
2. Esteken erabileragatiko erantzukizuna
ENPRESAK ez du ATARIKO edukien arteko esteketatik eta handik kanpo kokatutako edukietatik edo ATARITIK kanpoko edukien beste edozein aipamenetatik eratorritako erantzukizunik hartuko bere gain.
ENPRESAK webgunearen zilegitasun-eza edo indemnizagarriak diren hirugarrengoaren ondasunak edo eskubideak kaltetzen dituela nolabait egiaztatzen duenean esteka hori ezabatu edo ezgaituko du.
ATARIAN beste esteka batzuk egoteak informatzeko xedea besterik ez du.Hori horrela, ENPRESAK ez du orrialdetik kanpo lotzen dituen webguneetako edukiaren eta eskuragarritasunaren erantzukizunik hartuko, ezta estekak zuzenduta dauden webguneetan eskuragarri dauden eduki, produktu edo zerbitzuen konexioagatik edo erabileragatik sortu daitezkeen kalte edo galeren erantzukizunik ere.
Pribatutasun-politika.
ENPRESAK bere ardurapean dituen datu pertsonal guztiak 1999ko abenduaren 13ko izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 15/1999 Legean xedatutakoari jarraiki tratatuko dira eta haiei dagokien segurtasuneko eta konfidentzialtasuneko neurriak gordeko dira.
ATARIRA bisita egiteak ez du esan nahi erabiltzaileak bere identitateari buruzko informazioa eman behar duenik, beraz, ENPRESAK ezingo du erabiltzaile zehatzarekin lotu.Izaera pertsonaleko datuak ematen diren kasuan, aipatutako datuen babesari buruzko arauan jasotako mugei eta eskubideei jarraiki jaso eta erabiliko dira.
Izaera pertsonaleko datuak ematen dituzten erabiltzaileek modu argian, zehatzean eta zalantzarik gabe onartuko dituzte baldintza hauek.
1. Datu-bilketa.
Izaera pertsonaleko datuen bilketa webgunean argitaratutako formularioen eta erabiltzaileek ENPRESARI igorritako posta elektronikoen bidez soilik egingo da eta automatizatutako fitxategian jasoko dira.
ENPRESAREN jabetzako fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistro orokorrean inskribatuta daude eta erabiltzaileak edo bisitariak bertara jo ahal izango du haien egoera egiaztatzeko.
ENPRESAK datuak gordeko ditu erabiltzailearekin harremana amaitu ondoren, dagozkion lege-betebeharrak betetzeko.Era berean, bildutako datuak ezeztatuko ditu bildu ziren xederako beharrezkoak izateari uzten dietenean.
2. Informazioaren segurtasuna.
ENPRESAK izaera pertsonaleko datuen babeserako araudian aurrez ikusitako eta eskura dituen sistema eta neurri tekniko eta antolaketako guztiak garatuko ditu, erabiltzaileak edo bisitariak emandako izaera pertsonaleko datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko sarrera eta lapurreta eragozteko.
Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak edo bisitariak jabetu behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.
3. Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala.
ENPRESAKO langileen eta erabiltzaileen edo bisitarien arteko komunikazio pribatuak konfidentzialtzat joko dira.Informazio horretarako sarrera tresna teknologikoen eta barne-kontrol zorrotzen bidez mugatuta dago.
4. Estekak beste webgune batzuekin.
ATARIAK beste esteka batzuetarako sarrerak izan ditzake.ENPRESAK beste webguneetako datuen babeserako politika edo neurrien gaineko kontrol edo erantzukizunik ez duela jakinarazten da.
5. Erabiltzaileen eskubideak.
Aurrez ikusitako moduan bildutako datuei dagokionez, erabiltzaileak 1999ko abenduaren 13ko izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan aitortutako eskubideak erabili ahal izango ditu eta, bereziki, datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko edo ezeztatzeko eta, dagokionean, aurka jartzeko eskubideak izango ditu, baita datuen lagapenerako baimena ezeztatzeko eskubidea ere.
Lagapenerako baimena deuseztatzeko, aurka jartzeko eta ezeztatzeko eskubideak erabiltzaileak, eta kasuan kasu haren ordezkariak, erabili ahal izango ditu, posta arruntez, sinatuta eta NANaren fotokopiarekin, goian adierazitako ENPRESAREN egoitzaren helbidera igorritako eskaeraren bidez.
ENPRESAK jakinarazten du jasotako datu pertsonalak, bildutako xederako beharrezkoak izateari uzten dietenean, izaera pertsonaleko datuen babeserako araudiak xedatzen duenari jarraiki ezeztatuko direla.
6. Datu-bilketako formularioetarako klausula.
ENPRESAK formularioak dituen kasuetan, erabiltzailearen identifikazioa erabatekoa da, erabiltzailea bera baita, borondatez, datuak formularioan jartzen dituena.
Erabiltzaileak emandako informazioa kasu bakoitzean jakinarazitako xedeetarako soilik erabiliko du ENPRESAK.Formulario bakoitzak pribatutasuneko klausula espezifikoa du eta horren bidez, erabiltzaileak bere borondatez emango du datuei trataera automatizatua emateko baimena.
ENPRESA izango da erabiltzaileek ATARIKO formularioetan emandako izaera pertsonaleko datuekin sortutako fitxategien erakunde erantzulea.
Jasotako datu pertsonalek Datuak Babesteko Espainiako Agentzian BEZEROAK izenarekin inskribatutako datu-basea osatuko dute. Datu-basea Ronda General Mitre 28-30, Barcelona, helbidea eta B85911014 IFK dituen CATALINA ISLANDS, S.M.U. jabetzakoa izango da. Catalina Islands S.M.U-K, fitxategiaren arduraduna den aldetik, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetzea bermatzen du.
Parte-hartzaileek sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka jartzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte gutun bidez, aurrez adierazitako posta-helbidean (NANaren edo bizileku-txartelaren kopia erantsita).