Bilbondok 1990ean ireki zituen ateak publikoarentzat, hipermerkatuen formatu klasikoan, galeria komertzial batez. 1993an eta 2002an egindako zabalkuntza-lanen ostean, eskaintzari zenbait denda ertain espezializatu gehitu zaizkio, poliki-poliki, eta era horretan Bizkaiko Merkataritza Parke handi bat izatera iritsi da.
Bilbondok eskualdeko aisialdi eta merkataritzako eskaintza garrantzitsuena biltzen du, ia 40.000 m2-ko merkataritza-azalera batez eta doako aparkaleku zabal eta eroso batez; bere inguruan, 10.000 m2-ko lorategiak ditu, askotariko zuhaitzekin, hala nola haginak, haritzak, arteak, olibondoak… 2012an gauzatutako birmoldaketa-proiektu handinahiaren ostean, kalitatea, diseinua eta erosotasuna elkartzen dira erosketa-esperientzia berri bat eskaintzeko, bezeroa protagonistatzat hartuz.
Halaber, Bilbondoren beste asmo bat da erosketa ekintza ludiko bihurtzea; horregatik, urtean zehar mota askotako jarduerak eskaintzen ditugu, hala nola promozio interesgarri eta erakargarriak, gure bezeroei milaka sari lortzea ahalbidetzen dietenak, eta batez ere txikienei zuzendutako animazio dibertigarrietan parte hartzea.