DATU PERTSONALEN BABESA
Webgune honekin lotutako datu pertsonalek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregalamenduaren (EB) betekizunak betetzen dituzte, datu pertsonalen tratamenduari eta zirkulazio libreari dagokienez; halaber, datuen babesari buruz indarrean dauden gainerako lege eta araudiak ere errespetatzen dituzte.
Nor da tratamenduaren arduraduna?
CATALINA ISLANDS, S.L.
IFK: B85911014
Helbidea: Ronda general mitre, 28-30
08017 Bartzelona
Posta elektronikoa: info@bilbondo.com
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Gure webguneko atalen arabera, zure datuak helburu hauekin tratatzen ditugu:
Kontaktu-atalaren bidez eskatutako informazioaren bidalketa kudeatzeko.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datuak gordeko dira eskainitako zerbitzua ondo betetzeko beharrezkoa den denboraz, eta baita hortik ondorioztatu litezkeen erantzukizunei eta beste edozein lege-betekizunari erantzuteko ere.
Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?
Zure datuen tratamenduaren lege-oinarria alderdien arteko harreman juridikoa eta/edo haien baimena izango da.
Tratamenduaren legitimazioa lehen aipatutako helburu bakoitzaren araberakoa da; hala, buletin elektronikoa bidaltzeko harpidetzaren kasuan eta informazioa kontaktu-atalaren bidez jasotzeko eskariaren kasuan, horren legitimazioa adostasuna izango da; espazioa uzteari buruzko informazioaren eskariaren kasuan, berriz, legitimazioa kontratu aurreko harremana izango da.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Ez da egingo hirugarrenentzako datu-komunikaziorik.
Baimena ematen baduzu, argazkiak eta bideoak argitaratuko dira erakundearen webgunean, YoutTube kanalean eta sare sozialetan.
Datu- transferentziarik egingo da hirugarren herrialdeetara?
Ez da nazioarteko datu-transferentziarik egingo.
Zein dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
-Sarbidea: zure datu pertsonalak tratatzen ari ote garen konfirmatzeko eskubidea; jakitea zein diren, zertarako erabiltzen diren, zenbat denboraz gordeko diren, horien jatorria eta hirugarrenen bati komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion.
-Zuzenketa: zehatzak ez diren datuen zuzenketa eskatzeko eskubidea, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatu daitezela eskatzeko eskubidea.
-Ezabaketa: datu pertsonalen ezabaketa eskatzeko eskubidea, desegokiak edo gehiegizkoak direnean edo jadanik beharrezkoak ez direnean jaso ziren helburuetarako, ahazteko eskubidea barne sartuta.
-Aurka agertzea: datu pertsonalen tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea, zirkunstantzia jakin batzuetan, edo tratamendua gelditu dadila eskatzeko eskubidea.
-Tratamendua mugatzea: datuak tratatu ez daitezela eskatzeko eskubidea, legez ezarritako zirkunstantzietan, datuen kontserbazio hutsetik harago.
-Eramangarritasuna: datu pertsonalak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jasotzeko eskubidea, eta datuak beste arduradun bati transmititzeko eskubidea, betiere teknikoki egin badaiteke.
Baimena kentzeko aukera izango duzu?
Edozein helburu espezifikotarako bere garaian emandako baimena kentzeko aukera eta eskubidea izango dituzu; horrek ez du eraginik izango aurretiko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Non erabili ahal izango dituzu zure eskubideak?
Eskubideen erabilera idatziz egin beharko da, zure identifikazio-agiriaren fotokopia erantsiz eta lehen aipatutako helbidera bidaliz. Halaber, eskubideen erabilerako ereduak jartzen ditugu zure esku gure instalazioetan.
Informazio gehiagorako: www.agpd.es
Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamatzeko eskubidea: Zure eskubideak errespetatu ez badira, erreklamazio bat jar dezakezu Datuak Babesteko Espainiar Agentzian. Horretarako, idazki bat bidali behar duzu helbide honetara: Jorge Juan, 6-28001-Madril, edo egoitza elektronikoa erabili: https://sedeagpd.gob.